Gaurkotasun Euskal fondoa

San Francisco Menendez udalerriaren Osoko Ur-planaren aurrekontua handitu da

28 Urt 2015

CORDAID erakundeak San Francisco Menendez (El Salvador) udalerriko La Hachadura kantoian Uraren eta Arriskuen Kudeaketa Osorako Euskal Fondoarekin izenpetutako akordioaren amaitze-data luzatzea eta aurrekontua handitzea erabaki du.

2013ko abenduan, CORDAIDek, Euskal Fondoak eta San Francisco Menendezko Udalak Paz ibaiaren gainezkatzeak maiz kaltetu ohi duen La Hachadura komunitatean edateko ur-sistema hobetzeko eta babes lanak egiteko lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten.

Proiektuko hasierako kostua gutxi gorabehera 850.000 eurotakoa zen, CORDAIDen aldetik % 45eko, San Francisco Menendezko Alkatetzaren aldetik % 30eko eta Euskal Fondoaren aldetik % 25etako ekarpenak aurreikusi zirelarik.

CORDAIDek onartutako handitzeaz, lanak burutzeko aurrez ikusitako epea urte batean luzatzen da, 2015eko azarora arte. Aurrekontua 310.000 euro inguru handitzen da, Paz ibaian euste dike baten eraikuntzan hobekuntzak egiteko erakunde nederlandarrak emango dituenak; herrialde bereko HaskoningDHV Royal enpresak gainbegiratuko ditu lana hauek.

Share  Partekatu