PROIEKTUAK: denak

Edateko uraren hornidura eta saneamendua Morazan iparraldeko sei udalerritan. I. fasea

Morazango Departamendua 2018-2021

Helburuak

Ur-hornidura hobetzea Meanguera, Jocoatique, Torola, Arambala, Villa El Rosario eta San Fernando komunitateetan; arroilen eta ibaien kontaminazioa murriztea ur grisen tratamendua eginda, eta berariaz abian jartzea ur grisak tratatzeko sistemak, San Luis II kolonian eta Milagro de la Paz eta Ladrillera de Meanguera guneetan bizi diren pertsonen baldintza higienikoak eta sanitarioak hobetzeko.

Laburpena

Edateko ura hornitzeko sistemak konpontzea Meanguera, Jocoatique, Torola, Arambala, Villa El Rosario eta San Fernando herrietako 15 komunitatetan. Arroilen eta ibaien kontaminazioa murriztea ur grisen tratamendua eginda, eta berariaz abian jartzea ur grisak tratatzeko sistemak, Meanguerako San Luis II kolonian bizi diren pertsonen baldintza higienikoak eta sanitarioak hobetzeko.

 

Proiektu honetan, laguntzaile dira Italiako Gobernua eta ACRA-CSS.

Onuradunak

1.335 biztanle (%55 emakumeak eta %45 gizonak)

Share  Partekatu