PROIEKTUAK: denak

Elikadura segurtasunerako laguntza

El Rama. Hego Atlantikoko Eskualde Autonomoa. R.A.A.S. 2014

APPDR Ramako Bakearen eta Garapenaren aldeko Elkartea-(a)k burutua

Helburuak

  • Landa eremutako onuradunen txirotasun maila murriztea, mailegu txikien bidez.
  • APPDR Ramako Bakearen eta Garapenaren Aldeko Elkartearen eta Mailegu Bulegoaren hazkundea eta auto-sostenigarritasuna finkatzea.
  • Onuradunak ingurugiroaren zaintza lanetan trebatzea.
  • Emakumeen parte hartzea eta erantzukizun arloetan bere tartekatzea areagotzea trebakuntza eta finantziazio bidez,  egitasmoan aurreikusitako laguntzaren %50a edo gehiago beraiei eskainitako mailegutara helduko dela bermatuz.
  • Familien eta komunitateen elikadura-soberania lortzen laguntzea.

Laburpena

El Rama-ko elikadura-segurtasunerako laguntza: 44 abere buru  erosteko 22 familiarentzako kreditua; 200 etxadi frijol edo babarruna landatzeko 150 familiarentzako kreditua; 67 etxadi arto landatzeko 50 familiarentzako kreditua;  12 azpiegitura produktibo hobetzeko 12 familiarentzako azpiegitura kreditua; artisau-industria txikirako kreditua, okinentzat eta beste elikagai ekoizleentzat 30 kreditua, hau da, beste hainbat familiarentzat kreditua; baliabideen eta ingurumenaren babeserako praktika onak gauza ditzaten 264 familiarentzako asistentzia teknikoko prestazioa. Emandako kredituen % 50en titularitatea emakumeek esku izando da.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Onuradunak

Kreditu zuzenak: 1.080 pertsona (%50 emakumeak).

Share  Partekatu