PROIEKTUAK: denak

Erakunde-gaitasuna indartzea, udal-kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kontuan har dezaten. III fasea. Alta Verapaz.

Alta Verapaz Departamendua. Guatemala 2011-2013

INCIDE Fundazioa / Transversal Norte Mankomunitatea-(a)k burutua

Helburuak

Emakume eta gizonen arteko berdintasun ikuspegiaren instituzionalizatzea bultzatzea hiru udalerrik osatzen duten Transversal Norte Mankomunitatean, politika, plangintza eta aurrekontuen bitartez.

Laburpena

Hirugarren fase honetan, irekitako hiru prozesuak sendotu nahi dira:

  1. INCIDE Fundazioaren eta Mankomunitateko hiru udalerrietan emakume eta gizonen arteko berdintasun zerbitzuetako udal eragileen gaitasun tekniko eta instituzionala indartzea.
  2. Udaletxeetan, Garapenerako Kontseilu Komunitarietan- COCODES eta Garapenerako Udal Kontseiluetan - COMUDES prozedura eta mekanismoak erakundetzea.
  3. Emakumeei zuzendutako ekimen zehatzak programatzea, hiru arlotan: emakumeen aurkako bortxakeria, metodo antisorgailuak eskuratzea eta alfabetatzea sustatzea. 
  4. Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Onuradunak

  • Mankomunitateko alkate eta zinegotziak
  • Emakumeen Udal Bulegoetako arduradunak eta udal teknikariak.
  • Mankomunitateko emakume talde eta erakundeak.
  • Emakume indiarrak
Share  Partekatu