PROIEKTUAK: denak

Sexan II Komunitatean 4 km landa-bide egitea. I. fasea. Fray Bartolomé de Las Casas

Fray Bartolomé de las Casas. Alta Verapaz Departamendua. Guatemala 2010-2011

Fray Bartolomé de Las Casasko Udala-(a)k burutua

Helburuak: Hezkuntza, osasun-zerbitzu, garraio eta garapenerako bideak erraztea Sexan IIko auzokideei.

Laburpena: 4 km. luzeko landa bidea egin behar da; 6 metroko zabalerarekin (horietatik 4m arrodadura bidea) eta hormigoizko 0.20 metroko lodierakoa, bere arrail-bazter eta zeharkako drainatze eta guzti.

Onuradunak: 251 biztanle (130 emakume eta 121 gizon).

Share  Partekatu