PROIEKTUAK: El Salvador

Departamendu-estrategia. Udalerri bidezkoagoak eta demokratikoagoak eraikitzen. Cuscatlán. El Salvador

Cuscatlán Departamendua 2008

Helburuak: Cuscatlán-go Departamenduko udal gobernuetatik genero-berdintasunaren mekanismo eragileak eta emakumeen eskubideak bermatzea eta finkatzea; Departamendu-estrategian parte hartzen duten Cuscatláneko 8 udalerrietako kudeaketan programa-proposamena garatzea, emakumeen eskubideen aldeko ekintza baieztagarriak artikulatzeko eta genero-politiketan lehenetsitako bi alorretan udal zerbitzuak ezartzeko baliabide publikoen esleipena errazteko, halaber, udalerrietan dauden beste instituzioak inplikatzeko; udal kudeaketaren izaera demokratikoa indartzea, hala nola emakumeen hiritartasunaren gauzatzea ere, parte hartzeko espazioaren ezarpena, gizarte-kontraloria eta emakumeen paperaren onarpenaren bitartez.

Laburpena: Laugarren urte jarraikorrean Generoaren Departamendu-Estrategiak jarraipena ematen die Cuscatláneko zortzi udalerrietako Genero Berdintasunerako Udal Politikak (GBUP) ezartzeko prozesuen finkatzeari eta instituzionalizazioari, genero-irizpideak udal kudeaketaren hainbat alorretan txertatuz eta genero-berdintasuna eta emakumeen eskubideak erabiltzearen aldeko programak burutuz. Horrekin batera emakumeek parte hartzeko mekanismoen indartze-prozesuarekin jarraituko da, datozen udal hauteskundeen (2009ko urtarrila) ondoren prozesuak irauteko bermearen helburuarekin.

Onuradunak: Udal agintariak, udal langileria eta Emakume Elkarteak

Share  Partekatu