PROIEKTUAK: El Salvador

Edateko ur eta higiene-zerbitzu sanitarioak, Morazango iparraldeko mikroeskualean. III fasea

Morazango Departamendua 2015-2017

Helburua

Ur-zerbitzuak hobeto eskuratu ahal izatea eta higiene-zerbitzu sanitarioak hobetzea Morazan Norte Mikroeskualdeko 5 udalerritan, generoa eta egoera ahulean dauden taldeak bereziki kontuan hartuta.

Laburpena

  • Genero-berdintasuna sustatzeko eta talde baztertuak gizarteratzeko udal programak lantzea, uraren eta higiene-zerbitzu sanitarioen sistemak kudeatzeko garaian.
  • Bost xede-udalerrietako bakoitzean, ur, saneamendu eta higienearen proiektu oso bat egin eta eraginkortasunez kudeatzea, berdintasunera bideratuta.
  • Uraren Batzordeko kideen eta Morazan Norte Mikroeskualdeko udal funtzionarioen eskumenak areagotzea, Uraren Kudeaketa Osorako Mikroeskualdeko Batzordearen (COMIGIA) ekintza-planari dagokionez uraren kudeaketa iraunkorra egiteko.
  • Higiene-ohitura egokiak hobetzea familian, udalerrian eta hezkuntzan, ikuspegi inklusiboaz.

 

Proiektu hau Italiako Gobernuaren eta ACRA-CSS erakundearen laguntzaz burutzen ari da.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

 

 

Onuradunak

11.068 biztanle (%52 emakume - %48 gizon)

Share  Partekatu