PROIEKTUAK: El Salvador

Edateko uraren estaldura osoa duen eta uraren kudeaketan genero-berdintasunaren erreferentea den lehen udalerria El Salvadorren

Suchitoto. Cuscatlan Departamendua 2012-2015

Garapenerako Kolektiba Feminista / Suchitotoko Udala-(a)k burutua

Helburua

Suchitoto genero-berdintasunaren zeharkakotasunaren erreferente bihurtzea uraren komunitate-kudeaketan, eta landa- eta hiri-zonetan edateko uraren estaldura osoa duen lehen udalerria izatea El Salvadorren.

Laburpena

Uraren komunitate-kudeaketa genero-berdintasunaz egitea,  eta hala, emakumeen partaidetza zabala sustatzea uraren kontrol-, erabilera- eta administratze-faseetan; 6 komunitatetan edateko uraren sistemak eraikiz, udalerrian oinarrizko zerbitzu horren % 95 betetzea; Uraren Batzordearen erakunde-eskumena eta gaitasun teknikoa hobetzea, ura ondasun publiko iraunkortzat hartuta, haren kudeaketa sozialean herritarren partaidetza aktiboa eta berdintasuna sustatzeari dagokionez udalerria erreferente nazional bilaka dadin.

Proiektu hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin batera burutzen ari da.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Onuradunak

906 biztanle (%50 emakume)eskubide subjektu bezala ; 686 pertsonak edateko ur-sistema berriak izango dituzte 

Share  Partekatu