PROIEKTUAK: El Salvador

Udalerri bidezkoagoak eta demokratikoagoak eraikitzen. VI fasea

Cuscatlán Departamendua. El Salvador 2010

Cuscatlán Departamenduko 16 udalerri-(a)k burutua

Helburuak:

  • Departamendu-estrategian uztartzen diren zortzi udal gobernuetan genero-berdintasunaren mekanismo eragileak eta emakumeen eskubideak bermatzea eta finkatzea.
  • Emakumeen eskubideen aldeko berdintasun harremanak sustatzeko udalen eskuhartzea sendotzea.
  • Udal kudeaketaren izaera demokratikoa indartzea, hala nola emakumeen hiritartasunaren gauzatzea ere; horretarako emakumeen arteko elkarkortasuna lagunduz eta parte hartzeko espazioak ezarriz.

Laburpena: Genero Berdintasunerako Udal Politiken (GBUP) erakunde prozesua departamendu osora hedatuko da, bere 16 udalerriak eta bertako Alkatetzen Kontseilua barne; honen sistematizazioak genero berdintasuna udal praktika sostengarri bezala herrialde mailan eta beste departamenduetan pizteko balioko du.

Onuradunak: zuzenean: 166 udal agintari (40 emakume eta 126 gizon) eta 637 udal-langile: zeharka:  16 udalerrietako 239.467 pertsona.

Share  Partekatu