PROIEKTUAK: Guatemala

Udalen kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegia laguntzen duten prozesu estrategikoak ezartzea. III fasea

Alta Verapaz Departamendua 2016

Helburua

Indarkeria jasan duten emakumeak artatzeko eredu oso bat eraikitzea eta emakumeen aurkako jokabide bortitzak gaitzesteko kultura sortzea.

Laburpena

  • Indarkeria jasan duten emakumeei erakundeen arteko laguntza eskaintzea.
  • Lehen Hezkuntzako haurrei sexu- eta ugaltze-eskubide, genero-berdintasun eta indarkeriaren prebentzioaren heziketa ematea, kultur inguruari egokitutako metodologiaz.
  • Herrietako gizon eta emakumeak emakumeen eskubideei eta sexu- eta ugaltze-eskubideei buruz sentsibilizatzea.Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Onuradunak

Mankomunitateko udalerrietako (Chahal, Fray Bartolomé eta Raxruha) alkateak, zinegotziak eta udal teknikariak (45); emakumeen bulegotako arduraduna (9); komunitateko emakume-erakundeak (150); emakumezko biztanleak (50); udalerrietan presentzia duten justiziaren sektoreko gobernu-egoitzak (30); eskualdeko eskoletako haurrak (1.500); nerabeak (1.500).

Share  Partekatu