PROIEKTUAK: Nicaragua

Hondakin uren sistema sendotzea San Carlos hiriko III zonaldean. MULGRO

San Carlos. Río San Juan Departamendua. Nikaragua 2015

ASODELCO eta San Carlosko Udala-(a)k burutua

Helburua

 Hiriko ur hondakinen bilketarako eta tratamendurako sistemaren funtzionamendu egokia laguntzea, zorupearen, azaleko uren eta etxebizitzen kontaminazio maila murrizteko asmoarekin

Laburpena

Hiru atal nagusi burutuko dira: a) III zonaldeko Bello Amanecer auzoko etxeetan komunak eraikiko dira; 175 familiak (auzoko familien %70) jasoko dute onura; b) etxeetan komunak ezartzearen alde sustapenerako eta sentsibilizaziorako kanpaina egitea, zuzenean III. eta IV. zonaldeetan eraginez; baita I. eta II zonaldeetan ere, zeharka bada ere; c) Ruben Dario eta Bello Amanecer auzoetan amaitzeko dauden estolderi lanak burutzea: hodi nagusi edo kolektorea instalatzea eta El Estadioko ponpaketarako estazioarekin lotura egitea; horretarako, 800 m luzeko hoditeri nagusia eta ikuskapen guneak (miaketa putzuak, garbiketarako terminalak, erregistro kutxatilak) eraiki behar dira.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Egitasmo hau EuropeAID agentziaren laguntzarekin gauzatzen ari den MULGRO programaren atal bat da.

Onuradunak

2.000 pertsona (%52 emakume eta %48 gizon).

Share  Partekatu