Gaurkotasun sahara

2018 Sahararen aldeko Euskal Karabana

21 Ots 2018

Aurtengo Saharako errefuxiatu kanpamentuen aldeko janari bilketa bukatu da eta osatutako karabana otsailaren 24an Bilbotik irtengo da.

Donostialdean jasotakoa 11.869 kilo janari eta 25 kaxa konpresa izan da.

Gipuzkoa osoan 72 tona inguru janari eta 300 kaxa konpresa bildu dira eta Donostiako gazteek dotore margotutako bi trailerretan kokatu ditugu. Ostiralean, otsailaren 23an, 17:00etatik 19:00etara ikusgai izango dituzue Zurriolan.

6 trailerrek, eta kamioneta batek osatzen dute  aurtengo karabana. Bilboko Udaletxetik, Alakanterantz, otsailaren 24ean goizeko 10etan irtengo da.

Gure esker beroenak luzatzen dizkiegu modu batera edo bestera bere ekarpena egin duten guztiei.

Donostia, 2018ko otsailaren 21a

Iturria: Donostiako SEADen aldeko elkartea

Share  Partekatu