Gaurkotasun sahara

Ahmed Bujari zendu da, Fronte Polisarioaren ordezkaria Nazio Batuetan

10 Api 2018

2018ko apirilaren 3an Ahmed Bujari, Fronte Nazio Batuen aurrean ordezkatzen zuen arduraduna zendu zen. Haren heriotza gaixotasun baten ondorioz gertatu zen, Saharako Errepublika Arabe Demokratikoaren (SEAD) Presidentziak komunikatu baten bitartez jakinarazita.

Bujari Fronte Polisarioak Estatuan izan zuen lehen ordezkaria izan zen, Europa osorako delegatu eta Amerikako hainbat herrialdeetan enbaxadore. Horretaz gain, mugimendu politikoan ardurak hartu zituen bere gain, eta Marokorekin su etena negoziatu zuen batzordeko kide izan zen.

Bujari Euskadi bisitatu zuen 2013an, Euskal Fondoak antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartzeko, “Giza Eskubideak Mendebaldeko Saharan”.

Euskal Fondoak ordezkatzen dituen tokiko erakunde guztien izenean, eta bereziki Sahara Koordinazio Unitatearenean, hain galera penagarriak eragin digun atsekabe sakona adierazi nahi dugu. Une zail hauetan, gure dolumina eta atxikimenduzko sentipenik zinezkoena etxekoei eta Saharar Herriari helarazi nahiko genieke (gutuna ikusi).

Informazio iturriak: SPS, eitb.

Eitbk egindako videoa ikusi

Share  Partekatu