Gaurkotasun sahara

Beste mundu bat posible da

01 Uzt 2013
Egilea: Jose Angel Cuerda EL PAÍS egunkarian argitaratutako artilkulua
Duela oso gutxi egun Chico Whitakerren "posiblea beste mundu bat da" oihua berriro ere durundatu da Tunisiko Munduko Foro Sozialaren bilkuran. Bere zazpi mila milioi biztanle baino gehiagoren %20a apenas ondasunaren % 80az nekez jabetu deneko mundu bat. Muturreko pobreziako egoerak hein handi batean elikagaigintzaren, osasunaren, heziketaren, lanaren, etxebizitzaren, kulturaren, parte-hartzearen, ingurugiroaren... eremuetan itotako mundu bat.

Ongizatea izateko, garapen gizatiar eta iraunkorrerako, guztion eskubide besteren ezinak bete gabeko irakasgai nagusia izaten jarraitzen du mundu guztian; baita hemen, gure leku txikian ere.

Baina “Lurraren Gutunak” aipatzen duen bezala hainbeste ordenako hainbeste muga, hainbeste harresi eta hainbeste ate itxi gorabehera, giza familia bakarra eta patu komuna duen lurreko komunitate bakarra gara; eta gure erantzukizuna giza familia bakar horren kide bezala onartu behar dugu, mundua, gure mundua eraldatzeko hemendik, gure leku txiki honetatik.

Ez da justizia-, itzultze-, konponketako betebehar bat soilik; batez ere solidaritate agindua da, senidetasunerako agindua, Giza Eskubideetako Adierazpen Unibertsaleko lehen artikuluak seinalatzen duen bezala.

Askatasunarekin batera, balio goren den berdintasunera, gizaki guztien duintasunera gidatzen duen bertute zibiko eta demokratikoa da elkartasuna.

1979an Nazio Batuen Batzar Orokorrak herri garatuenak "gutxiago aurreratutako herriekin" elkarlanean aritzera bultzatu zituen jada ikur den % 0,7ren zifra hori proposatuz. Hogeita hamar urte geroago munduko bost herrik (Suedia, Norvegia, Luxemburg, Danimarka eta Holanda) soilik onartu dute konpromiso hori.

Milurtekoaren garapenerako egungo 8 Helburuak, bere betetze-datarako bi urte faltan, muturreko pobrezia eta gosea erauzteko, lehen mailako hezkuntza unibertsala lortzeko,  generoen arteko berdintasuna bultzatzeko eta aurkezten dute lankidetza, hiesari, paludismoari eta bestelako eritasun larriei aurre egiteko… lankidetzaren erabateko porrota gisa agertzen zaizkigu.

Eta panorama estugarri honen aurrean nabarmendu behar dugu hemen, gure herrietan eta euskal hirietan, duela 25 urte hiritar mugimendu bat agertu zela, gure Udaletan eta  erakunde sozial ugarietan bizia hartu zuena, munduaren eraldaketa hori gure leku txiki honetatik bultzatzeko.

Hemen hurbilekoenekin, gertukoenekin, eta hemendik munduko herri guztiekin. Oso argi zegoen, eta dago, solidaritatea bultzatzea bizikidetasunaren eta kohesio sozialaren faktore gakoa dela. Eta hamarnaka euskal Udalek onartu zuten baztertze sozialaren eta immigrazioaren aurrean hiritarrak sentsibilizatzeko funtsezko zeregina; gizarte-eragileak indartzea eta boluntarioak bultzatzea bezala; eta posible dela oso urruneko beste herri batzuen garapenaren alde elkarlanean jarduteko zati txiki bat (70 zentimo udal-aurrekontuko 100 euro bakoitzeko) eskaintzea ere.

Euskal Fondoa, lankidetzarako euskal toki-erakundeen elkarteak  ekain honen 15ean garapenerako lankidetzak bete dituen hogeita bost urte bikain horiek ospatu ditu, eta bere elkartasun-konpromisoa berrituz egin du, "beste mundu bat posiblea delako" eta guztiak onartu behar dugu gure erantzukizuna garen giza familia bakar horren kide bezala.

Pablo Neruda markatu zigun bezala, guztiok "haizearekin eta urarekin" ibili behar dugu, leihoak ireki, ateak behera bota, harresiak apurtu, bazterrak argitu…, dena eguna izan arte, dena lurrean argitasuna eta poztasuna izan arte”.
Share  Partekatu