Gaurkotasun sahara

Darahli elkartearen erakusketa Zumaian

28 Urt 2016

Urtarrilaren 28tik  otsailaren  14ra Sahararen aldeko erakusketa ikusteko aukera izango da alondegian. Ordutegia: Aste barruan 18:00-20:00 ; larunbata eta igandean 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

Hemen erakusketaren nondik norakoak:

*  Erakusketa nagusia:

         - Izenburua: “SAHARA, Hondarrean argi eta irrifarrak”  Peio Romatet argazkilari zumaiarrak  eginiko argazki-erakusketa.

         - Gaia: Peio Romatet argazkilariak Tinduf kanpamentuetan bizitako esperientzia pertsonala islatuko du argazkien bitartez:  kanpamenduak, basamortua, solidaritatea, bizitza-eskasia, sufrimendua, jendea,  ..

* Audiobisualen txokoa:

- Telebista, bideoa eta ordenagailua

- Argazki-bideo muntaiaren pasea

- Gai honen inguruko dokumental ezberdinenen pasea.        

* Informazio-mahaia:

- “DARAHLI” elkartearen eta  gure proiektuen informazioa emango da.        

- Laguntza emateko eta jasotzeko informazioa.

* Ipuin kontalari saharauia:

Cheij Ahmed Bahia

         - Noiz: Otsailak 11, osteguna, 19:00etan Alondegian

         - Ipuina: “Chertat eta lehoia” , helduentzako ipuina arabieraz eta euskeraz kontatuta.

* Hitzaldia:

Hassanna Aalia “Lurralde okupatuetako giza-eskubideen egoera”

         - Noiz: Otsailak 12, ostirala, 19:00etan  Alondegian

* Salmenta  txokoa:

- Peio Romatet argazkilariak emandako kuadro batzuk salduko dira eta ateratzen den dirua elkarteak aurrera eramaten duen  senidetze proiektuarentzat izango da.

 

Informazio iturria: Zumaiako udala

Share  Partekatu