Gaurkotasun sahara

Ekintza ezberdinak datozen bi asteetan Fronte Polisarioren sorreraren urteurrena ospatzeko

06 Mai 2010
Astelehenean, maiatzak 10, Fronte Polisarioren sorreraren urteurrenean, Tolosaldea Sahararekin elkarteak MAIATZA BORROKAN jardunaldietan antolatu dituen ekintzak hasiko dira.
Datozen egunetarako antolatu diren ekintzen artean hauek dituzue:

-    Maiatzak 10, astelehena: Hitzaldia Tolosako Kultur Etxean 19.30etan. Hizlariak: Ainatu Mohamed saharar gudariak gerra garaiko oroitzapenak kontatuko ditu; Olaia eta Agurnek iragan irailean Mendebaldeko Saharara eginiko bidaian ikusi eta bizitakoa azalduko dute; eta azkenik, Juan Soroeta EHUko nazioarteko zuzenbideko irakasleak Mendebaldeko Sahararen gatazka nazioarteko legediaren ikuspuntutik jorratuko du.
-    Maiatzak 13, osteguna: “Thaidina, música en un desierto” dokumentalaren emanaldia Tolosako Kultur Etxean 19.30etan.
   Maiatzak 14, ostirala: “25 minutos de Sáhara” dokumentalaren emanaldia Tolosako Kultur Etxean 19.30etan. Ondoren afaria Zerkausian. Saharar musika izango da entzungai eta saharar errefuxiatuen kanpalekuetako nahiz Mendebaldeko Sahararen inguruko argazkiak erakutsiko dituzte. Txartelak 6 euro balio du eta maiatzak 12 baino lehen izena eman behar da telefono honetara deituz: 654407200
-    Maiatzak 17, astelehena: “Giza eskubideak eta egoera juridikoa Mendebaldeko Saharan” hitzaldia Tolosako Kultur Etxean 19.30etan. Hizlariak: Omar Bulsan, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen arduraduna, eta Ines Miranda, Aminattou Haidarren abokatua eta Mendebaldeko Saharako epaiketen nazioarteko behaketen koordinatzailea.   
-    Maiatzak 20, osteguna: Kontzentrazioa Tolosako Plaza Zaharrean 20.00etan. Leloa: “Maroko Mendebaldeko Saharatik at, autodeterminazioa eta independentzia”.
-    Maiatzak 22, larunbata: Manifestazioa Bilboko Arriaga Plazan 12.00etan. Leloa: “Autodeterminazioa eta Independentzia Mendebaldeko Sahararentzat”.
-    Maiatzak 23, igandea: Herri krosa Aretxabaletan. Irteera: herriko plazan 11.00etan.
-    Maiatzaren 10 eta 21 bitartean: Euskal Fondoa eta AFAPREDESA elkartearen artean ekoiztutako “Hodeien seme-alabak; giza eskubideen egoera Mendebaldeko Saharan” panel erakusketa Tolosako Kultur Etxean.

Share  Partekatu