Gaurkotasun sahara

Errepresioa eta giza eskubideen urraketa iraunkorra Lurralde Okupatuetan

21 Uzt 2019

Uztailaren 19an Marokoko segurtasun zerbitzuetako ibilgailu batek Saharako gazte bat erail geroztik, tentsio asko bizi da Mendebaldeko Saharako hiriburuan.

Aljeria Afrikako kopa irabazi izana ospatzen ari ziren Aaiunen. "Equipe Media" komunikabide taldea bertan zegoen. Ikusi bideo HEMEN

Saharako Giza Eskubideen Batzorde Nazionalak (CONASADH) lurralde okupatuetan jasaten duten indarkeria eta giza eskubideen urraketa etengabeak salatzen dituen komunikatu bat egin du. 2019/07/21

Komunikatua ikusi HEMEN

Sabah Azman Hamidaren hilketa eta Marokoko segurtasun indarrek Mendebaldeko Sahara okupatuan gauzatzen duten errepresioa salatzen duen komunikatu bat plazaratu du Polisario Fronteak Estatuan duen Ordezkaritzak. 2019/07/21

Komunikatua ikusi HEMEN

Saharako Giza Eskubideen Batzorde Nazionalak (CONASADH) Afrikako Giza Eskubideen Batzordeari Aaiun-era misio bat bidaltzea eskatu dio.

Berria ikusi HEMEN

Share  Partekatu