Gaurkotasun sahara

Euskal Fondoak eta Somotoko Udalak elkarlanerako akordio berri bat izenpetu dute hirigunean baliabide urriko familientzat 120 etxebizitza eraikitzeko

04 Aza 2012

Sinadura ekitaldia joan den azaroaren 2an ospatu zen Somoton, bertako alkate Wilson Pablo Montoya eta Imanol Landa Getxoko alkatea buru zirelarik.

Etxebizitzak zaurgarritasun egoera larrian dauden emakumeen jabegoa izango dute eta eraikuntzan, bi erakundeok eta familia onuradunez gain, Somotoko gizarte - erakunde eta komunitarioak parte hartuko dute.

Euskal Fondoako presidentea egitasmoak ikuskatzeko bira bat burutzen ari da, Pavel Viñas Zuzendaritzako batzordekidearekin, Juanma Balerdi zuzendariarekin eta Aitor Landa Managuako Bulegoko arduradunarekin batera.

Madriz departamenduko hiriburuaren garapena (nekazal zein hiri esparruan) bi hamarkada baino gehiagoan ahalbidetu duen elkarlanerako harreman honekin gauzatu diren egitasmo esanguratsuenak bisitatu zituen ordezkaritzak; herritarrekin batera norberak eraikitako etxebizitzak, kaleen saneamendua eta galtzadarazteak, bus geltokiak eta Zahar-etxeak izandako eragina aztertu zen.

Share  Partekatu