Gaurkotasun sahara

Euskal Fondoak Oroimenaren Oasia txostenaren ale bat eman dio SEADek Nikaraguan duen Enbaxadoreari

30 Urt 2013

Joan den urtarrilaren 26an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak Nikaraguan duen Enbaxadore Suliman Tiebek Euskal Fondoaren Jarraipenerako eta Ebaluaketarako Bulegoko arduraduna hartu zuen

Bertan, HEGOA institutuak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Euskal Fondoaren laguntzarekin, Carlos Martin Beristain eta Eloisa Gonzalez Hidalgok idatzitako “Oroimenaren Oasia: oroimen historikoa eta Giza Eskubideen urraketak Mendebaldeko Saharan”  txostena eman zion Aitor Landak.

Saharar Herriaren izenean, Suliman enbaxadoreak Euskal Herriak SEADi adierazten dion etengabeko elkartasuna eskertu zuen eta Euskal erakundeon laguntza azpimarratu zuen.

Share  Partekatu