Gaurkotasun sahara

Euskal Herriko berdintasun adituak El Salvadorreko emakumeekin elkarlanean

23 Urr 2012

Euskal hiriburuetako Berdintasun Zerbitzuetako ordezkariak Cuscatlan (El Salvador) Departamenduko Emakumearen Udal Unitateekin esperientzia trukean ari dira, Euskal Fondoak sustatzen duen egitasmo baten baitan

Reina Ruiz, Irati Fernandez eta Laida Arrieta, Gasteizko , Bilboko eta Donostiako berdintasunerako udal zerbitzuetako ordezkariak, Suchitotora (El Salvador) hurbildu dira, Cuscatlan Departamenduko Emakumearen 13 Udal Unitatekin elkarlanean jarduteko.

Elkartrukea, Cuscatlan Departamenduan Toki Garapenerako Kolektiba Feministak koordinatzen duen Udalerri bidezkoagoak eta demokratikoagoak eraikitzeko estrategiaren baitan kokatzen da; estrategia honek Euskal Fondoaren laguntza du eta  El Salvador osorako erreferentzi bilakatu da.

Lehen lan saioan, El Salvadorreko eta Euskal Herrian emakumeen errealitatea eta berdintasunerako udal politikak aztertu dituzte bi aldeek. Prozesuan kalitatezko laguntza teknikoa txertatzeko eta bi errealitateen arteko ezagutzak konpartitzeko tresna bilakatu da elkartrukea.

Share  Partekatu