Gaurkotasun sahara

Euskal ordezkaritza batek El Salvadorreko Hiriak Berdintasunaren alde Nazio Foroan parte hartu du

27 Urr 2012

Reina Ruizek, Irati Fernandezek eta Laida Arrietak, hurrenez hurren, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako berdintasunerako udal zerbitzuetako ordezkariek, joan den urriaren 24an, San Salvador hiriburuan 400 pertsona bildu zituen “Hiriak Berdintasunaren alde: Udal Gobernuen Behatokiaren aurkezpena eta berdintasun araudiaren betetzea” Foru publikoan hizlari bezala parte hartu zuten.

El Salvadorreko 38 udalerritako alkate, zinegotzi, teknikari eta hainbat erakunde sozialetako ordezkariak bertaratu ziren. Bertan, Gasteizko Udalaren Berdintasunerako barne Plangintzaren, Donostiako Emakumearen Etxearen eta Bilboko Udalaren genero indarkeria aurkako osoko arretarako Programaren esperientzien berri eman zen.

Foroa El Salvadorren Emakumeen Udal Unitateen sorrera arautzen duen Udal Kodeko 29 eskuduntza betetzen joan dadin baliogarria izan da; era berean, berdintasunerako arau berriak eta udal aurrekontuetan espezifikoki nola islatzen diren ezagutarazteko balio izan du Foroak.

Share  Partekatu