Gaurkotasun sahara

Garapenerako Lankidetza Euskadin, 25 urte

18 Urt 2013

HEGOA Institutuko (UPV/EHU) Garapenerako Lankidetza  Politiken Analisi eta Ebaluaziorako Ikerketa Taldeak azken 25 urteetan Euskal Herriko erakunde publiko nagusienek garapenerako lankidetzaren esparruan aurrera eramandako politiken analisia burutu du.

Ikerlana bi zatitan banatzen da: lehendabizikoan, aipaturiko politiken diseinua analizatzen da; eta bigarren zatian aldiz, egindako diseinu hori praktikan jartzeko modua aztertzen da. Azken hau Aurrera eman ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko zazpi erakunde nagusienetako 300 dokumentu baino gehiago eta eurek finantzaturiko ia 7.000 ekintza aztertu dira bi urte baino gehiago iraun duen ikerketa egitasmoan.

Informazio gehiago: http://publ.hegoa.efaber.net/publications/278

Share  Partekatu