Gaurkotasun sahara

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Fondoaren arteko hitzarmena Habanako gizarte zerbitzuak hobetzeko

08 Urr 2012

Euskal Fondoak Habana Hirian adineko helduei arreta zerbitzua hobetzeko bultzatzen duen egitasmoa lagunduko du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Elkarte honetako kide egin denetik lehen elkarlanerako hitzarmena da.

Habana Zaharra hirian burutzen den egitasmo honen kudeaketaz Habana Hiriko Historialariaren Bulegoa arduratzen da.

Horretarako, aurtengo ekitaldian azpiegitura (babestutako egoitzak) egokitzeko 115.000 euroko diru-laguntza bideratuko du. Gainera, adineko helduen eta gai-gabezia duten pertsonen arretarako zerbitzuen arloan lan egiten duten adituen arteko elkartrukeak ahalbidetuko dira.

Share  Partekatu