Gaurkotasun sahara

Gose greban dauden preso sahararren aldeko kontzentrazioa

28 Api 2010
Apirilak 30, 19:30etan Bilboko Moyua Enparantzan (Espainiako Gobernuko ordezkariordetzaren aurrean)
Gose greban dauden preso sahararren askatasunaren alde.

Duela hilabete bat baino gehiago Marokok atxilotutako 6 saharar gose greba bat hasi zuten; azkenengo berrien arabera, pasa den asteartean, apirilak 27, sei preso hauek gose greba amaitutzat eman zuten, Marokoko gobernuekin negoziazioak omen daudelako eta beraien askatasuna hurrengo egunetan izan daitekeelarik (azkenengo berriak ikusteko:  http://poemariosaharalibre.blogspot.com/).  Dena den, beraien aldarrikapenera, beste 6 kartzelatako saharaui gehitu ziren eta gaur 30 preso dira gose greban jarraitzen duten ekintzaileak Marokoko kartzelatan. Inolako epaiketa barik; esku gogorra agintzen duen diskurtso batengatik eta errefuxiatuen kanpamenduetan dituzten senitartekoak bisitatzeko NBEk antolatzen duen bidaian parte-hartzeagataik atxilotuak, erregeari "traizio" gisa ulertzen dutelarik.

Azkenengo egunetan beraien osasun egoera okerrera egiteak eta horietako 2 preso ospitalean ingresatu behar izateak, zenbait ekimen antolatzera eraman gaitu.

PRESO DAUDEN SAHARAUIEN ZERRENDA
http://www.afapredesa.org/index.php?option=com_content&task=view&id=360&Itemid=2

Deialdia: "Otsailak 27" SEADn Aldeko Elkarteen Euskal Koordinakundea, DISABI (Bizkaiko saharar etorkinak) eta Yal-Lah Gazte Ekimena
Share  Partekatu