Gaurkotasun sahara

Guatemalako gazte indigenak laguntzeko tokiko ekimena

18 Ots 2013

Unai Quintana izango da Gueñesko gazteriaren ordezkaria Gugazeko IV Erronka Solidarioa Fray Bartolome de las Casaseko agintariei emateko. Horretarako, Guatemalako herri honetara joango da martxoan, Guenesko Udalaren eta Euskal Fondoaren ordezkariekin batera.  

Sodupeko gazte honek aurkeztu duen “Activate Solidario 2013″ egitasmoak bi helburu nagusi ditu: Guenes udalerri osoa Guatemalako egoeraz kontzientziatzea eta krisiaren aurkako prezioekin azoka txiki solidario bat antolatzea. Jasotako dirua Fray Bartolome de Las Casaseko sei emakume nekazarien ikasketak ordaintzeko erabiliko da.

Euskal Fondoa GUGAZ programarekin elkarlanean dihardu 2011 urtea ezkero. Oraingo ekimena Elkarteak Alta Verapazeko udalerrietan erakunde-gaitasuna indartzeko eta udal-kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kontuan hartzeko bultzatzen duen prozesuaren baitan kokatzen da.

Aurkezpena https://vimeo.com/59794099 helbidean ikus dezakezu.

Share  Partekatu