Gaurkotasun sahara

Hassanna Aaliaren kasuari buruz Mendebaldeko Sahararako Bakea eta Askatasuna Legebiltzarreko Taldeartekoaren oharra

08 Urr 2015

Mendebaldeko Sahararako Bakea eta Askatasuna Legebiltzarreko Taldeartekoak:

Arbuiatu egiten du Hassanna Aalia giza eskubideen aldeko saharar ekintzailea urriaren 6an Burgosen atxilotu izana eta ondoren espainiar estatutik irteteko emandako agindua.

Arbuiatu egiten du Ministerioak asilo politikoaren eskaera ezestea.

Egiaztatzen du Auzitegi Nazionalak kanporatzeko aginduari buruz emandako kautelazko eteteak Hassanna Aalia babesten duela. Une honetan, Hassanna Auzitegi Nazionalak bere asilo-eskubideari buruz eman beharreko behin betiko ebazpenaren zain dago.

Barne Ministerioari eskatzen dio Hassanna Aaliak asilo politikorako duen eskubidea aitortu dezala, nazioarteko babes-eskaera 12/2009 Legeak ezarritakoarekin bat onartuta. Izan ere, bere herrialdera itzuliz gero Marokoko agintari okupatzaileek gogor zigortuko dute eta ezin izango da presondegitik irten bizitza osoan, politikoki aktiboa eta nazioartean ezaguna izateagatik, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidearen alde modu baketsuan borrokatzeagatik.

Berretsi egiten du bere kezka Marokoko Gobernuak Mendebaldeko Saharan egiten duen giza eskubideen urraketagatik eta eskatzen ditu errepresio-egoera horren amaiera eta preso politiko saharar guztiak askatzea.

Berretsi egiten ditu bere konpromisoa saharar herriarekin eta bere babesa ekimen politiko eta sozialen alde, konponbide justua eta behin betikoa lortzera bideratuta, saharar herriak bere autodeterminaziorako daukan eskubide legitimoaren alde, erreferendum libre eta erregular baten bidez, bukatzeke dagoen deskolonizazio-prozesuaren azkeneko urrats gisa.  

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriak 8

Share  Partekatu