Gaurkotasun sahara

Hitzaldi sorta: Giza eskubideen aldeko borroka Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan

12 Mai 2015

Ahmed Ettanji Aaiunen jaiotako gaztea da. Hainbat aukeratan atxilotua eta torturatuta, gaur egun “Equipo Mediático” taldearen buru da eta giza eskubideen saharar elkarteen koordinadoraren kide. Izaera politiko eta sozialeko jardueretan parte hartu du aktiboki, kausa sahararra Espainian, Italian, Suitzan, Aljerian eta Senegalen hedatuz.

Datozen egunetan hitzaldi sorta bat eskainiko du Ahmedek euskal herri ezberdinetan. Hemen duzue xehetasun gehiago:

  • Maiatzak 19, Ibarrako gaztetxean 19:30tan ("Maiatza borrokan" programaren baitan)
  • Maiatzak 21, Gernikako Elai-alai aretoan 19:30tan
  • Maiatzak 23, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 12:00tan
  • Maiatzak 26, Elorrioko Portalekuan 19:00tan
  • Maiatzak 27, Igorreko Kultur Etxean 19:00tan
  • Maiatzak 28, Zarauzko Etxezabalan 19:00tan
  • Maiatzak 29, Errenteriako Reina aretoan 18:30tan
  • Ekainak 1, Villabonako Subijana Etxean 19:30tan (Elkartasun Astearen programaren baitan)

Eta kitto!

Share  Partekatu