Gaurkotasun sahara

Mendebaldeko Saharako su-etenaren haustura

19 Aza 2020

2020ko azaroaren 13an, Marokoko Indar Armatuek nahita urratu zuten 1991tik indarrean dagoen Marokoko Erresumaren eta Fronte Polisarioaren arteko Su Eten Akordioa. Izan ere, Marokoko Erresumak Guerguerateko legez kanpoko pasabidera indar militarrak bidali zituen, duela lau astetik eremu horretan manifestazioak egiten ari ziren saharar herritarrak erreprimitzera.

Marokoko indarren erasoaldiaren aurrean, su-etenaren haustura izanik, Fronte Polisarioak bidezko defentsa egin zuen saharar biztanleria zibila babesteko. Eraso honek Marokoko harresian zehar liskar batzuk hasi zituen, 29 urteren ondoren berpiztu zen gerra bat deklaratuz.

Honekin batera doakizue Espainiarako Saharako Ordezkaritzak ostiralean, 13an, egindako jakinarazpena. Eta azaroaren 15ean, igandea, Saharako Euskadiko Ordezkaritzak igorritako komunikatua.

Artikulua “El Presidente de la República declara oficialmente la ruptura del alto el fuego”

Larunbat goizean, Azaroaren 13an, Euskadirako Saharako Ordezkaritzak bilera batera deitu zituen Euskadin Sahararekin lan egiten duten elkarte guztiei, Guergueraten gertatzen ari zenaz hitz egiteko, eta bereziki guztien artean komunikazio-estrategia komun bat sortu ahal izateko. Bilera horretan, saharar herriaren alde lan egiten duten erakunde eta elkarte guztiak "Sahara Euskadi Mugimendua" izenpean bateratzearen garrantzia ikusi zen, informazioaren blokeoari aurre egiteko eta diskurtso bateratu bat eraikitzeko helburuarekin.

Lehen urratsa komunikabideei prentsa-ohar bat bidaltzea izan zen. Prentsa-oharra atxikitzen dugu.

Ondoren, "Sahara Euskadi Mugimendua"ren izenean (Euskadirako Saharako Ordezkaritzarekin batera) komunikatu bat zabaldu zen atxikimendu-kanpaina batekin. Komunikatua atxikitzen dugu.

Jarraian, adierazpen instituzionalerako proposamen bat egin zen, eta euskal erakunde publiko guztiei bidali zitzaien. Mezuan, "Sahara Euskadi Mugimenduak", saharar herriari elkartasuna adierazteko, erakundeei SEADen bandera leku ikusgarriren batean jartzeko eskatu zien.

Asteazkenean, azaroaren 18an, Legebiltzarrean bilera egin zen Carmelo Barriorekin (PP), Josu Estarronarekin (eh Bildu), Iñigo Martinezekin (EP-Ezker Anitza), Maitane Ipiñazarrekin (EAJ), eta Miren Gallasteguirekin (PSE-EE), azkeneko hau bukaeran iritsi zen. Bilera horretan saharar herria bizitzen ari zen egoera eta "Sahara Euskadi Mugimenduak" egindako kanpaina azaldu zen. Bestalde legebiltzarreko kideek Eusko Legebiltzarrak eta/edo Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat Taldeartekoek eman dezaketen laguntza-aukerei buruz hitz egin zuten.

Amaitzeko, "Sahara Euskadi Mugimenduak" elkarretaratze bat antolatu du hainbat udalerritan, egun berean, ordu berean, larunbatean, hilak 21, eguerdiko 12etan. Deialdi honetarako kartelak, deialdiaren oharra eta komunikatu bateratu bat prestatu dira.

Kontzentrazio handia izango da, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

 

 

Share  Partekatu