Gaurkotasun sahara

Nazio Batuen Sistemak Nikaraguan duen Koordinatzaileak Euskal Fondoaren egoitza bisitatu du

04 Aza 2012

Azaroaren batean, Euskal Fondoako lehendakari eta Getxoko Alkate Imanol Landa buru zuen ordezkaritza batek, Nikaraguako Nazio Batuen Sistemako ordezkari talde baten bisita jaso zuen Managuako bere egoitzan. Hain zuzen, Bertako Koordinatzaile nagusi Pablo Mandeville, GNBP Garapenerako Nazio Batuen Programako aholkulari ekonomiko Maria Rosa Renzi eta UNICEFeko udalgintza aditu Carlos Fernando Lopez hurbildu ziren egoitzara.

Bilkuran, Nikaraguak udal hauteskundeen testuinguruan bizi duen errealitate sozioekonomikoari eta giza garapenari buruzko datuak partekatu dira; baita, Garapenerako Nazio Batuen Programak bultzatzen duen lurralde garapenerako ART ekimenari buruzkoak ere.

Share  Partekatu