Gaurkotasun sahara

Okupazioaren 40. urteurrenean, elkartasuna saharar herriarekin

15 Mar 2015

Donostiako Udaletxean haima bat jarriko dugu. Horixe izan da gaur udaletxean egin duten ekitaldiaren leloa. Udalak ekimen honen bidez elkartasuna adierazi dio saharar herriari, hain zuzen ere, okupazioaren 40 urte betetzen diren urtean. Juan Karlos Izagirrek Mendebaldeko Saharara egin berri duen bidaiaren harira antolatu dute ekitaldia. Alkateak han jasotako testigantzen berri eman dute bertan.

Mezuak Mendebaldeko Saharatik dokumentalean jaso dira testigantza horiek. El Oasis de la Memoria (Memoria histórica y violaciones de derechos humanos en el Sahara Occidental) eta Meheis: La esperanza posible (Fosas comunes y primeros desaparecidos saharauis identificados) ikerketan ageri diren 261 sahararren lekukotasunetako batzuk entzun ahal izan ditu alkateak bidaian. Udaletxean bertan aurkeztu zen ikerketa hau eta orduan jaso zuen alkateak hara joateko gonbita Aminatou Haidar eta El Ghalia Djimiren giza eskubideen ekintzaileen eskutik.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi da. Udalbatzan haima bat jarri dute eta tea banatu. Joseba Apaolaza aktoreak egin ditu aurkezpen lanak, bera ere lurralde okupatuetan egondakoa baita. Musika ere izan da, Oreka Tx eta Aziza Brahimen eskutik.

Iturria: Gaur, Donostia. Argazki eta bideoak ikusteko: HEMEN

Share  Partekatu