Gaurkotasun sahara

Oporrak Bakean programaren koordinazio jardunaldi teknikoa.

30 Urr 2018

Urriaren 27an, Getxon, Oporrak Bakean programari buruzko jardunaldi bat antolatu zen. Bertan programa honi buruz hausnartu eta 2019ko edizioa lantzen hasi zen.

Haur sahararrak uda bertoko familiekin ematera ekartzen dituen Oporrak Bakean programaren koordinazio eta antolaketan aurrera egiteko, programa kudeatzen duten hainbat elkarte eta Udalek parte hartu zuten larunbatean, urriak 27, jardunaldi tekniko batean Romo Kultur Etxean.

Parte hartzaileen artean, Sahararen aldeko elkarteak, Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritza, hainbat udaletako Garapeneko Lankidetzako teknikariak eta Euskal Fondoa  izan ziren. 

Jardunaldian zehar azken urteetako datuak erkatu ziren, programa kudeatzen duten entitate ezberdinen estrategiak partekatu ziren, 2019ko egutegia landu zen, programaren alderdi legalak baloratu ziren eta datorren urterako harrera familiak erakartzeko kanpaina bateratuan aurrera egin zen.

Programa osoa hemen ikus daiteke.

Share  Partekatu