Gaurkotasun sahara

Saharako Herriari Laguntzeko Europako 44garren Konferentzia (EUCOCO)

21 Urr 2019

(1975-2019) 44 urte independentziaren alde borrokan Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa, eskualderako Bake eta egonkortasunerako bermea

Saharako Herriari Laguntzeko Europako Konferentzia (EUCOCO) Europako hiri batean egiten da urtero, etenik gabe, 1975. urteaz geroztik, gatazka hasi zen urtetik bertatik.

EUCOCO Biltzarrak dira, zalantzarik gabe, Saharako Herriarekiko Europako Elkartasun Mugimendurik garrantzitsuenak.Oraindik ere “Europako” hitza erabiltzen den arren, aspaldi hartu zuen EUCOCO Konferentziak nazioarteko maila; izan ere, europarren presentzia nabarmenagoa den arren, kontinente guztietako pertsonek eta erakundeek hartzen dute parte bertan.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aintzat hartzen duten Gobernuetako ordezkariek, diputatuek eta hautetsiek, Europarrak nahiz bertakoak, gobernu autonomikoek, diputazioek eta Espainiako estatuko udalek, erakunde politiko eta sindikalek, Saharako Herriaren lagun diren elkarteek eta GKEek, oro har, hartzen dute parte nahitaezko elkartasun-hitzordu honetan.

Saharako Herriak ere parte hartzen du, nola ez, eta mailarik gorenean gainera; Saharako Gobernuko hainbat agintarik ordezkatuko dute, bai eta herrialde askotako enbaxadore eta ordezkariek ere.

2019ko EUCOCOa Gasteizkoa Europa Biltzar Etxean izango da azaroak 22 eta 23an.

Informazio gehiago:  eucocovitoria2019.org

HEMEN izen-ematea.

Share  Partekatu