Gaurkotasun sahara

Saharako Osasun Publikoko Ministerioak egindako 2018-2020 aldirako Genero eta Osasun Plana izeneko txostena aurkeztu dute

29 Urr 2019

Munduko Medikuak erakundearen ustez, genero ikuspegia oinarrian jarri behar da kanpamentuetako errefuxiatu sahararren osasunerako eskubidea aitortzeko, bermatzeko eta gauzatzeko garaian

Iturria: Nafarroako Parlamentua

TXOSTENA ikusi HEMEN

Urriaren 30ean Nafarroako Parlamentuan 2018-2020 aldirako Genero eta Osasun Plana izeneko txostena aurkeztu dute. Saharako Osasun Publikoko Ministerioak egin du, Munduko Medikuak erakundearekin elkarlanean, eta SAEDeko bizitza politikoan berdintasunaren ikuspegia bai egitura mailan zein antolaketaren kulturan txertatzea xede duten ekintza eta estrategia batzuk planteatzen ditu.

Kanpamentuetan emakumeek sexu- eta ugalketa-osasuneko kalitatezko zerbitzuak eskuratu ahal izateko bideak hobetuz, genero-ikuspegia kontuan harturik proiektuaren barnean egindako txosten horrek dioenez, badago borondate politikoa parte hartzen eta erabakitzen den postuetan emakumeak jartzeko eta haiei hitza emateko, baita errefuxiatu sahararren kokaguneetako aplikazio praktikoari dagokionez ere.

Hala ere, “itxuraz irekia den jarrera hori, emakumeak erantzukizun eta ikusgarritasun handiagoko postuetara erakartzea ere sustatzen duena”, kontraesanean dago —ez osasunaren arloan hain justu, baizik eta gizonezkoak nagusi diren beste batzuetan— “emakumearen egitekoa bere ugalketa-rolera” mugatzen duten zenbait adierazpenekin.

Ildo horretan, genero berdintasunaren bidean aurrera egiteko apustu politikoan 2016-2020 aldirako Osasun Plan Estrategikoak norabide aldaketa ekarri du, hainbesteraino non “aukera leiho” bat sortu baita, zeina, hala ere, jaso gabe baitago Osasun Ministerioaren programak planifikatzeko agiri gehienetan. Ugalketa-osasuneko Plan Nazionala soilik har daiteke “esperientzia arrakastatsuaren adibidetzat, genero ikuspegiaren eta osasun programen kalitatearen hobekuntzaren arteko loturari dagokionez”.

Share  Partekatu