Gaurkotasun sahara

Saharan emandako GGEEen urraketei buruzko bi liburu berriren aurkezpena

11 Urt 2016

Datorren ostiralean, 2016ko urtarrilak 15, arratsaldeko 19.00retan, "Giza eskubideen urraketak Mendebaldeko Saharan" proiektuaren baitan ekoiztutako bi liburu berri aurkeztuko ditugu.

Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak

gonbit egiten dizute liburuen aurkezpenera joan zaitezen:

*AZKENIK, JAKITEA

*HERIOTZAREN BESTE HEGALDIAK

Ikerketen aurkezpena

Carlos Martín Beristain. Ikerketaren zuzendaria (Hegoa Institutua)

Francisco Etxeberria. Ikerketaren zuzendaria (Aranzadi Zientzia Elkartea)

Eguna eta ordua: 2016ko urtarrilaren 15ean (ostirala), 19:00etan.

Lekua: Donostiako Udaletxeko Udalbatzen Aretoa.Desagertze behartuen eta bonbardaketen inguruan aurkeztuko diren liburuok, 2012. urtean Hegoa Institutuak Carlos Martin Beristainen zuzendaritzapean argitaratutako El Oasis de la Memoria lanarekin hasitako ikerketa prozetutik sortu dira. Lan horrek, garai ezberdinetan saharar herritarren aurka Marokoko segurtasun-indarrek gauzatutako giza eskubideen urratze larrien berri ematen du modu zabalean.

Share  Partekatu