Gaurkotasun sahara

Saharar Herriarekin elkartasun Magia Emanaldi Handia

12 Abe 2014

Zaki Magoa gure lagun maitearekin elkar lanean, Saharar Herriarekiko Elkartasun Magia Festa prestatu dugu; abenduaren 13an, datorren larunbatean, 19.30etan, Indautxu-ko Carmengo Elizako ospakizun-aretoan ospatuko da.

Helduentzako sarrerak 8€tan salduko dira eta haurrentzat 5€tan.

Ekitaldian 5 mago profesional arituko dira, doako era erabat solidarioan parte hartuko dutelarik. Bildutako dirua osorik “Otsailak 27” Euskadi-Sahara Koordinadorak antolatutako XI. Euskal Karabanarako elikagai-erosketara bideratuko da

Share  Partekatu