Gaurkotasun sahara

Saharar Herriaren Batasun Nazionalaren Eguna

12 Urr 2019

1975eko urriaren 12an, sahararrek, POLISARIO Frontearen printzipioekin bat egiten zutela iragarri eta Batasun Nazionalaren eguna aldarrikatu zuten.

Saiakera kolonial guztiek zatituak mantendu nahi izan dituzten arren, beraiek batuta jarraitzen dute; ahots bakarraz eta abangoardia bakarraz, atsedenik gabe jarraitzen dute lanean, helburu batek gidatuta: askatasuna eta independentzia; nahiz eta Marokok herri honen okupazioa betikotu nahi izan.

Herri honentzat Saharar Batasun Nazionalaren eguna ospatzeak esan nahi du, herri bezala errespetatua izateko legezko eskubidea irmoki ospatzea, bereari eusteko, libre izateko eta lurraldea eta batasuna defendatzeko eskubideak ospatzea.

Gipuzkoako Sahararren Elkartea, Donostiako SEADen Lagunen Elkartea eta Euskal Fondoako Sahara Koordinazio Unitatearen artean ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun garrantzitsu hau ospatzeko Donostian urriaren 17an:

18:00 Tabakalerako Ruiz Balerdi Aretoan 'LAATASH' eta 'MUSAWAT' laburmetraien proiekzioa eta ondoren gaiari buruzko hitzaldia.

20:00 “Hayua Sid Ahmed, Argaybi Liman eta Fadiha Achain” osatutako taldeak eskainitako saharar musika kontzertua  Nestor Basterretxea plazan

Arratsalde osoan zehar haima bat egongo da eta bertan tea eskainiko da

Animatu eta parte har ezazu!

Share  Partekatu