Gaurkotasun sahara

Sahararekiko Euskal Karabanaren irteera

25 Ots 2016

Datorren larunbatean, larunbata otsailak 27, XII Sahararekiko Euskal Karabana "Piztu itxaropena" abiatuko da.

Irteera ekitaldia Bilbon izango da, Udaletxearen eraikinaren aurrean, eta prentsaurreko batekin hasiko da goizeko 10:00etan, Alkatearen eta Udalaren Lankidetza atalaren arduraduna den Zinegotziaren asistentziarekin.

Prentsaurrekoa bukatzerakoan Karabana osatzen duten ibilgailuen irteera egingo da.

Sahararekiko XII. Euskal Karabana 12 ibilgailuz osatuta dago, hauetako 7 trailerrak, 2 kamioi, furgoi 1 eta 2 lur orotako ibilgailu; Udaletako eta beste erakunde publiko batzuetako zein dohaintza partikularren ekarpenekin biltzea lortu den elikagaiak eta laguntza humanitarioa garraiatuko dituztenak.

Ibilgailu hauek boluntarioek gidatuko dituzte; ekarpenak ere boluntarioek jaso dituzte beren ahalegin pertsonal eta eskuzabalarekin.

Parte-hartze solidario zabala eskertzen dugu, eta baita Karabanaren irteera ekitaldian parte hartzea ere.

S.E.A.D.en aldeko “Otsailak 27” Euskal Elkarteen Koordinakundea

Share  Partekatu