Gaurkotasun sahara

"Sahararekin bat" topaketa eta "Beduino bat Karibe aldean" liburuaren aurkezpena

26 Aza 2015

Sahara herriarekin bat egiteko eguna, Ali Salem Iselmu saharar idazlearen Beduino bat Karibe aldean liburuaren euskal itzulpenaren aurkezpenarekin batera. 

Erroa argitaletxeak aukeztuko du Un beduino en el Caribe liburuaren euskarazko bertsioa, aurretik Mendebaldeko Sahararen historia eta bertako gatazkaren kokapena egiten duen hitzaurre batek lagunduta. Topaketa, beraz, Azaroaren 30ean izango da, astelehenean, 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Bertan izango ditugu:

  • Saharako historiaz bi hitz - Jabi Zabala (Erroa argitaletxea)
  • Egungo egoera politikoa - Malainin Salama (nazioarteko harremanetako ikertzailea)
  • Sahara eta Euskal Herria elkartasunean - Itziar Iturri (Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitatea)
  • Musika emanaldi laburra - Mohamed Embarek (musikaria)
  • Testigantza - Joseba Apaolaza (aktorea)

Tea eta saharar musika dastatu ahal izango ditugu ondoren. Antolatzailea: Zenbat Gara Elkartea eta Erroa argitaletxea.

Share  Partekatu