Gaurkotasun sahara

Sahararen aldeko 16. Euskal karabana, piztu itxaropena

28 Urr 2019

SAHARAR ILARGIERDI GORRIAKAREN eskakizuna kontuan hartuta eta Herri Saharararekiko euskal elkarte ezberdinen elkartasunaren koordinazio politikoaren barnean, SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA martxan jarri da, S.E.A.D.en Aldeko ‘OTSAILAK 27’ Euskal Elkarteen Koordinakundearen eskutik.

Hurrengo otsailean irtengo den Karabana Solidario honen helburu nagusia Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da, Tindoufen (Aljeria) errefuxiatuta dagoen saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.

Hurrengo urtarrilaren 31 alderantz amaituko den kanpainarekin kolaboratzeko arroza, pasta, atun eta sardinak oliotan, azukrea, dilistak eta konpresak biltzea proposatzen da, hauek izan baitira, estatu mailan saharar populazio errefuxiatuaren aldeko elikadura-bilketan egindako banaketan, Euskadin biltzea tokatu diren produktuak.

Harremanetarako idatzi koordinadora27febrero@gmail.com korreora

Informazio gehiago HEMEN

Share  Partekatu