Gaurkotasun sahara

Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana

29 Aza 2017

Azaroaren 28an, Eusko Legebiltzarrean, Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana aurkeztu zen.  Legebiltzarreko “Bakea eta askatasuna Mendebaldeko Sahararentzat” taldeartekoak ekitaldian parte hartu zuen, baita POLISARIO Fronteak Euskadin duen ordezkariak, Euskal Fondoako Sahara Koordinazio Unitateak eta Karabana antolatzen duen “Otsailak 27 Koordinadora”-ko bi kidek.

Aste honetatik aurrera herriz-herri bilketak antolatzen hasiko dira. Jakiez gain (arroza, pasta, lekaleak, azukrea eta hegaluzea zein sardinak oliotan), garbitasun gaiak (konpresak) ere bilduko dira.

Guztia karabanan garraiatzeko bigarren eskuko kamioiak erostea aurreikusi da ere. Azken hau euskal erakunde publikoek (udalek batez ere) egindako ekarpenei esker lortuko da.

Ekarpena dirutan egin nahi izan ezkero transferentzia bat egin daiteke ondoko kontura, kontzeptu gisa “KARABANA” hitza jarrita: Euskadiko Kutxa 3035 0080 94 0800054177. ZIK/CIF: G-01419035.

Informazio zabalagoa jasotzeko: Araba 619030834 / Bizkaia 619029748 / Gipuzkoa 619029648 edo koordinadora27febrero@gmail.com helbidera idatziz.

Share  Partekatu