Gaurkotasun sahara

Tipitapako hirigunean euri-urak drainatzeko sistemak eraikitzeko fase berri bati ekin zaio

13 Aza 2012

Azaroaren hasieran Imanol Landa, Getxoko alkate eta erakunde lehendakariak, Tipitapako Udalarekin elkarlan hitzarmena izenpetu zuen; horren bitartez, txirotasun eta osasun-eza maila larriko Adelaida Delgado eta Juan Castro auzuneetan euri-urak drainatzeko eta estolderia instalatzeko 2,5 km-tako sistema bat eraikiko da.

Cesar Vasquez, Tipitapako alkateak, zonalde honek ingurugiro aldetik duen ahultasun larria azpimarratu zuen; eragile bezala hiriguneak duen hazkunde maila handia, Tipitapa ibaiaren ubidea gertu izatea eta auzo hauek maiz jasaten dituzten uholdeen ondorioak arintzeko azpiegitura eza seinalatu zituen.

Euskal Fondoak 2001. urtean Arriskuen Prebentziorako eta Babes Zibilerako Tipitapako Plan Orokorra egiteko elkarlanean hasi zirenetik eskainitako laguntza eskertu zuen.

Euskal ordezkaritzak aurreko urteetan onura jaso duten auzoak bisitatu zituen, herritarrengan izan duen eragin positiboa bertatik bertara ezagutuz.

Share  Partekatu