Jarduerak

Sahara, 40 urteko exilioa

"Sahara: 40 urteko exilioa" erakusketa bost urtez eskura izango dute Euskal Fondoaren erakunde bazkideek

 

Azken 6 urtetan Andoni Lubaki argazkilariak hainbat bidaia egin ditu berau gauzatzeko. Bertan gure "bisita bidaietatik" aparte gizarte saharauian dauden beste ikuspegi anitz islatzen dira, hala nola: minen biktimak, lurralde liberatuetako hegoaldeko soldaduak, desagertuak, kale bizitza, osasun arazoak dituzten pertsonen eguneroko bizitza, pertsonaia istoriokoen erretratuak, diasporako saharauiak, lurralde okupatuetako aktibistak, dokumentu historikoen argazkiak, leku esanguratsuak, eta abar.

Erakusketa anuntziatzeko afixak eta muralak ere prest izango dira, udaletxe edo instituzio bakoitzak nahi duen neurrira inprimatu edo internet bidez erabili dezan. Eskoletan gaia lantzen errazteko webgune interaktibo bat sortuko da, bideo, argazki, mapa, infografia eta abarrez osatua.

Egileak ezinbestekotzat du erakusketa inauguratzen den momentuan bertan egotea; argazki bakoitzaren nondik norakoak eta oinetan agertzen ez den "beste istorioa" ulertzeko. Adierazia du ere Saharako kanpamentu naiz lurralde okupatuetan lan egiten jarraituko duela eta lortzen duen material guzti hori webgune interaktiboan txertatuko dela. Honela informazioa eguneratzen joango da.

Egilea: Andoni Lubaki (Urretxu, 1982)

2008. urteaz geroztik era independentean bidai anitz egindakoa da Saharara, lurralde okupatu, liberatu naiz errefuxiatu kanpamentuetara. Prentsa munduan lan asko egindakoa da eta 2011. urtetik gaurdaino nazioarteko egunkari eta aldizkarientzako lan egin du (New York Times, Newsweek, Time, Der Spiegel, Financial Times, eta abar). 2013. urtean Aleppon egindako lanagatik Chris Hondros saria eman zioten "gatazka baten alde gizatiarra modu pertsonal batean kontatzeagatik". Nazioarteko 20 sari baino gehiago irabazi ditu, esangura handiko asko tartean.

Zer esan da Andoni Lubakiren Sahararen gaineko lanari buruz?

"Mundu mailan kazetari gutxi egongo da Andoni Lubaki bezain ondo Saharako egoera ezagutzen duenik. Mila aldiz bidaiatuta bertakoek etxeko bezala dute eta perspektiba zorrotz batetik lan egiteko aukera eman dio horrek". Karlos Zurutuza, Al Jazeera eta DW-rentzako kolaboratzen duen kazetari independentea.

"Andonik Sahara bere lanaren Opus-tzat du. Erreferentzia bihurtu da eta erreferente izango da. Urteetan isilpean lan egin ondoren bere obraren parte bat argitara ikusteko aukera paregabea dugu". Gervasio Sanchez, Estatuko argazkilari saritua 2008. urtean.

"Bere lana ikusi nuenean jakin nuen ez zela "fast-food" jana. Goxo eta mimo askorekin prestatutako etxeko bazkaria baizik. Argazki munduan gabiltzanok ikusten dugu noiz den lan bat ondo egina eta behar adina denbora hartutakoa. Azken urteetan ikusi dudan lanik osoena dela esango nuke, ahaztua dagoen gai baten inguruan egindako lanik osoena". James Wellford, Newsweek-eko argazki editore nagusia.

Share  Partekatu